Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

ITO BEHAR BARREZ

 

 

Ito behar barrez,

esaten zuen ama zenak,

eta barre algarak egiten

ditudan bakoitzean

burura datorkit esaldia.

 

Baina ez dut esaten,

ezin diot inori esan

Ito behar barrez.

Hilda dago esaldia,

ama bezala.

 

Ez dut esaten,

baina idatzi egiten dut

Ito behar barrez,

hilarri batean izen bat

zizelkatzen duenak bezala.