Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

BA EZ DAKIK BA

 

 

— Ba ez hekien ba

une hau iritsiko zela,

orain ez bazen gero,

gaur ez bazen bihar,

aurten ez bazen geurtz.

Zergatik larritzen haiz?

Ba ez dakik ba

alferrik dela larritzea,

horregatik sufritzea.

 

— Baina idatzi ere

ezingo dut egin,

beti egin dudan bezala,

oinazeaz kontsolatzeko.

Gertatutakoaz eta

haren ondorioez

idazterik banu sikiera!

 

— Eta nola dakik hik,

iluntasun guztien habia

neurri guztiez gaindiko

ezjakin gizagaixo horrek,

hil eta gero ezin dela idatzi,

edo idazteko eta kontsolatzeko

gogo-premia guztien gainetik

dagoen egoera ez dela

heriotzaren ondorengoa?