Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

ZERU-ZERUKOA

 

 

Zeru-zerukoa zara,

zeruko zoru da

zure azpian izara.

 

Zeru-zerukoa zara,

zeruko egiten nauzu

nire ondoan etzanda.

 

Zeru-zerukoa zara,

aingeru-aingeru ez izanda.

Hegalik ez duzu baina

bai hegalen ikara.

 

Zeru-zerukoa zara,

zeruko egiten nauzu

nire ondoan etzanda.

 

Zeru-zerukoa zara,

zeruko zoru da

zure azpian izara.