Aurkibidea
EZEREN OKERRIK EZ DELA
Ezeren okerrik ez dela
xxii. mendea iritsiko da,
eta gu xxii. mendera.
Bai, zu ere bai,
nirekin batera
eta ni bezala.
Baina izango dira okerrak.
Nola ez dira ba izango,
okerrik ez izatea bera ere
sekulako okerra litzateke eta!
“Ezeren okerrik ez dela”
esaten dugu hala ere,
gozo, lasai eta pozik,
eta nik oso gustukoa dut
hitz horietan bilatzea,
ziurtasunik ezin eta,
gutxienez
atsegina eta atsedena.