Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

ATERI

 

 

Ateri dago nire begietan

eta paseatzera irtengo naiz

nire penen mortu zingiratsuetara

nire kezken kale estu gaizki argiztatuetara

nire pozen etorbide laburretara

nire ilusioen zubi gero eta behereagoetara.

 

Ateri dago nire begi

aspaldidanik eguzki gabeetan

eta paseatzera irtengo naiz

berriro euria hasten denerako

bizitza printzak biltzera.