Aurkibidea
JAI EDERRA
Jai ederra daukazue
esaten diegu, adibidez,
gizartea eraldatu eta
kapitalismoa eraitsi
nahi duten gazteei,
ohartu gabe hori esanik
Eduardo Galeanok
—Fernando Birrik
esan zuena gogoratuz—
bezain zuzen ari garela
definitzen utopia,
ibiltzeko balio duen
jai ederra.
Bestelako utopia da nirea.
Jai ederra daukadala jakinda,
behiala izandako lekuetara
noa sarri iragan garaien bila,
eta inon izan gabekoetara
bestelako etorkizunak bizitzera.
Geografia kronografiaren
utopia da horrela niretzat;
espazioa, denboraren jai ederra.