Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

HILA BEHAR DU

 

 

Hila behar du urliak,

sandia bezala

hila izango da honezkero,

berendia ere ezinezkoa

oraindik bizirik egotea.

 

Eskelarik ez dut ikusi,

abisurik ez dut jaso,

ez nituen hain gertuko,

ez izaki haien auzoan erle.

 

Bizirik balira ere

ez nituen berriz ikusiko

ez haien berri jakingo.

 

Nitaz ere esango du

akaso norbaitek noizbait,

ezin jakin noiz,

ez jakin nahi noiz,

hila behar dudala,

hila izango

naizela honezkero,

ezinezkoa dela

oraindik ere ni bizirik egotea.