Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

EZ DUT BAT BUENA EGITEN

 

 

Sukalde lanetan

—beti izan naiz traketsa—

ez dut bat buena egiten.

Ezin izaten dut asmatu

noiz arte utzi sutan

egosten edo frijitzen jarritakoa.

 

Hurkoarekin harremanetan

—ez dut inoiz ikasi—

ez dut bat buena egiten.

Sukaldean bezala nabil beti,

beroaren neurri egokia

zein den asmatu ezinda.

 

Idazterakoan ere

—ohartzen ari zara, noski—

ez dut bat buena egiten.

Zeuk esan beharko didazu

ustezko poema hau hotzegi

edo kiskalita zerbitzatu dizudan.