Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

ESKUTRAPUA

 

 

Hunkitu ninduen

harri koxkorra

laudatu zuen poetak.

Izan da haren antzera

koilarari eta patatari

begiratutakorik ere.

 

Eskutrapuari begira

gogoratu naiz horietaz,

dilema bat buruan:

garbitzera bota

ala erabiltzen jarraitu?

 

Epikoa iruditu zait orduan

esku arteko oihal narrastua,

hain leial, hain etxeko,

hain geure antzeko, hain geu,

lekukorik eta mireslerik

gabeko borroka etengabean.