Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

EZINDEGIAK

 

 

Eçignac izeneko herrira

iritsi nintzen.

 

Herriaren izenak

egarri hori piztu arren,

ezin izan nuen ardorik edan

aurkitu nuen ostatu bakarrean.

 

“Gogoan izan ezina dela”,

desenkusatu zitzaidan zerbitzaria,

“gure eskaintza turistikoaren

muina eta ardatza”.

 

Aurrera egin nuen,

aurrera beti ezinbestean,

ezinik ezinezkoenen

ezindegietan barrena.