Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

URRUNAREN MAITEZ

 

 

Urrunaren maitez

urruna gertuko

bihurtu nahi dugu,

oinazez bada ere,

nekez eta zauriz.

 

Ikasia dugu

urruntasuna dela

urrunaren maitez

maite dugunaren

dohain berezkoetakoa.

 

Baina gurea dugu,

berezko hori ere,

gerturatzeko sena,

ahaleginaren mina,

minaren atsegina.

 

Urrunaren maitez

urrundik gerturatua

alferrik da ekarria;

lilura oro galdua,

gure ezinaren irudia.

 

Urrunaren maitez

gerturatzeko sena,

nahi bada nahi gabe

nahi ez bada nahita,

bizitzaren indarrez.