Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

APROPOSKO POETA

 

 

Hogeitaka urte zituela,

arratsalde eguzkitsu batean,

eskolatik oporrak hartu berritan,

bizikleta gainean eseri zen aspaldiko partez,

txirrindulari arropak jantzita.

 

Horrelakoetan ohi zuen moduan,

sasoiko eta indartsu sentitu zen,

eta pedalei Eddy Merckxen

pareko indarrez eta freskotasunez

eragin ahal izango zielako irudipena izan zuen.

 

Bazekien, jakina, irudipen hutsa zela hori,

eta aurreneko aldapak utziko zituela agerian

entrenamendu faltaren ondorioak,

baina une hartan zoriontsu sentitu zen.

“Honezkero ez dut lortuko inoiz ziklista izatea,

baina ziklista izatera jolas naiteke”,

esan zuen bere artean, pozik.

“Aproposko ziklista izateko aukera daukat nahi dudanean”.

 

Poema bat idatz dezakeela pentsatu du,

oroitzapen horretatik abiatuta.

Ez du benetako poetatzat bere burua,

ez da behar bezain..., ez da behar bezain...

hitz asko bururatzen zaio baina ez daki aukeratzen:

ez da behar bezain gauza asko.

“Honezkero ez dut lortuko inoiz poeta izatea,

baina poeta izatera jolas naiteke”,

esan du bere artean, pozik.

“Aproposko poeta izateko aukera daukat nahi dudanean”.