Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

PASATU DUN OKERRENA

 

 

Lasaiago nagon,

pasatu dun okerrena,

edo hori pentsa zezakenagu behintzat,

latza izan dun baina etorriko ditun une hobeak,

joango gaitun berriz ere hortik zehar,

auskalo nora, auskalo zeren bila,

baina pozik handiena

elkarren ondoan gaudela sentituta,

begiak barrez, umetuta,

eta orduan ere tarteka

gogoratuko gaitun gertatu denaz,

sufritu dugun denarekin,

hartu dugun kolpe mordoarekin,

baina eguzkiari

geure gorputz barrura sartzen lagako zionagu,

eta berak nahi ez badu eskatu,

eta erregutu ere bai behar izanez gero,

alamena eman,

barrura eta barrura sar dadin,

ahal duen lekurik barrukoeneraino,

geu ere barru-barrutik eguzki bihurtu arte,

eta eguzki izango gaitun orduan une batez,

orain gezurra ematen badu ere,

hezurrak mela-mela eginda

laga dizkigun zaparrada beldurgarri honen ondoren.