Aurkibidea
HITZA GORA EGITEN
Batzuetan gora egiten du hitzak,
adi zein duen aintzat hartu gabe,
bere kabuz eta asmo-peitu,
gora egitea burubide bakar
eta are hori ere gogotik erauzita,
arnasarekin batera arnasaz gaindi
etenik gabeko hats iraunkor airean,
itzuleraz eta etorkizunaz ahaztuta,
inoiz gelditu behar ez balu bezala,
hitza gora eta gora egiten,
unibertso osoa bere baitan,
kaos guztiak harmonia bihurtuta,
hartzeko gauza balitz bezala.