Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

TOKITAN

 

 

Tokitan nago,

tokitara iritsi naiz,

tokitan dago

lehen nintzen tokia,

tokitan halaber

iritsiko nintzela

uste nuena,

iritsi nahi nuena,

iritsi behar nuena,

iritsarazi nahi

nindutena.

Tokitan dago,

hori ere bai

seguru asko,

ustez nagoen tokia.

Tokitan egote hau

non egotea ote da?