Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

EZ ZAKINAT

 

 

Ez zakinat

eta zaila zeukanat

honezkero ikastea.

 

Nahita ere ezin izango niken

eta nahi ere ez zakinat

nahi dudan, ezin dinat esan.

 

Zer nahi dun ba esatea,

horrelakoxea naun

eta halaxe nagon.

 

Nahiko niken nahi izatea

eta nahi izatean ahala

neureganatu eta ekin.

 

Edo hala uste dinat zinez,

nahiko nukeela, baina

nukeela esan dinat, ez dudala.

 

Ezin dinat nahi izan,

eta ezin sinistu nahi izanda

ahal izango nukeenik ere.

 

Eta horrelaxe nagon,

ez nahi bezain ondo

baina gaizki ere ez.