Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

PROBETXUZKO

 

 

Betelan hutsa da

bete-betean huts egiten

ez duzun bakanetan

egiten duzun oro.

 

Eta hala izango da

aurrerantzean ere,

erremediorik gabe.

 

Zer uste zenuen dela

—zer ustearazi zizuten—

probetxuzko gizona izatea?

 

Kontsola zaitez pentsatuz,

ergeltxo maitagarri hori,

probetxuzkoa ez izatea ez dela

probetxuzkoa izatea baino hobea,

ezta atseginagoa ere.