Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

OGIA ETA EGUNKARIA

 

 

Gela honetan gordetzen naiz

neure neurrira argitutako

mundu aizunak sortzen

kanpoko mundua izanik ere

ispilu guztietan ispilu.

 

Beti igandea balitz bezala,

ogiarekin batera egunkaria

ekartzeko baino ez naiz irteten.

 

Kalea, jendea, herria, mundua

ukitu gabe neureganatzen ditut,

ferekak eta ukabilkadak,

musuak eta tiroak.

 

Egunkariak kale egiten du

kale izateko ahaleginean,

zuzenean bizitzeko nahian

huts egiten dudan bezala nik.

 

Ogia, kalea, bizitza,

jendea, herria, mundua.

Zer ote dira benetan?

 

Gero eta gela honetakoago nago,

ilunpean nire aproposko munduekin jolasean.