Aurkibidea
ONENAK EMANDA
Sasoia joan eta gero
izenburua jarri zion
bere liburuari Uztapidek,
onenak emanda zegoela
jabetuta, nonbait.
Adin batetik aurrera
hiltzeko lotsa galtzen dela
diote zaharrek.
Ez gara iritsi
adin horretara,
baina gu ere
sasoia joan eta gero
onenak emanda gaude,
eta David Bowie
hil zenez geroztik
—historiaren amaiera,
Xabier Montoiaren arabera?—
ez du guretzat zentzurik
hiltzeagatik lotsatzeak.