Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

BIZI-BIZI BIZI

 

 

Bizi-bizi bizi,

aholku ematen diogu elkarri,

carpe diem, unea zukutu

eta otxokuartoak.

 

Ez al dago bada probatuta hori,

eta frogatuta bizitzak ez duela

horrela funtzionatzen,

ez gaituela horrela

zizelkatzen, saritzen, zigortzen?

 

Diru zakarra inguratu beharrik

ez al dago bada,

zaborra egotzi beharrik?

Ezta zoriona txorizo panplonaren

mailatik gorako zerbait balitz ere.

 

Onenean ere, ahoan zaporea higatu

eta gogaikarri bihurtzeraino

bueltaka ibilitako txiklea da-eta

edulkorazioak matxuratutako edertasuna.

 

Bizi-bizi bizi.

Besterik egiterik bagenu bezala.