Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

PAGATU BEHAR DENA PAGATU

 

 

Pagatu behar dena pagatu

eta bakean dagoena bakean laga

(guk bakean —edo gerran, berdin dio— dagoena

—gure— bakean lagatzen dugun bezala).

 

Bi kontsigna garbi horietara

etorri da arima eder askoren

gaztetako antikapitalismoa.

 

Ez galdetu nola dakidan.

Bakean dagoena bakean laga, mesedez,

pagatu behar dudana pagatzen dut eta.