Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

KOITADURIA

 

 

Beti da handia koitaduria,

errukitegien eta gupidarrien jarioa,

gertukoena zein urrunekoena,

noranahi begiratuta ere mingarri,

eta horrekin bizi behar.

 

Ez zara ohitzen,

ez zara laketzen,

baina bereizketak egiten

ikasten duzu,

distantziak neurtzen

zeure larrua babesteko.

 

Hura etengabe hazi ahala,

gero eta atxikiagoa zaude

gertuko koitaduriari,

gero eta gertukoagoari,

zeu ere gero eta koitaduago,

harik eta zeure koitaduria

baino ezin neurtu duzun arte.