Miñan
Miñan
2019, nobela
152 orrialde
978-84-17051-34-1
Azala eta mapak: Yanaita Araguas
Amets Arzallus Antia
1983, Hendaia
 
 

 

XXIV

 

 

Salvamento-ko barkua gure ondoan gelditu zen, eta soka luze bat eskaini zigun. Lehenik haurrak eta emakumeak igoarazi zituzten. Gu denak oihuka ari ginen, gure txanda eskatuz, eta ondoko ontzitik, “tranquilo, tranquilo”, esaten ziguten. Nik frantsesez hitz asko dakit eta segidan pentsatu nuen, “hitz horrek lasai egoteko esan nahi du”. Orduan pixka bat baretu nintzen.

      Nire txanda iritsi zen. Soka luzatuz barkura igoarazi ninduten, eta estalki bat eta ura eman zizkidaten. Trago bat egin, eta negarrez hasi nintzen. Haur txiki batek bezala egin nuen negar. Gero, zutik jarri, eta ingurura begiratu nuen, nondik nentorren ikusi nahian.

 

 

Orain badakit, itsasoa ez da inor esertzeko lekua.