Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
XXVI
Baba Hassanetik atera nintzen, kalera. Ez zebilen inor. Tiro bat. Taf. Ez neukan bizitzeko intentzio gehiagorik. Pick-up bat. Lau tiro. Taf-taf-taf-taf. Ikararik ez. “Jo lasai, ez dizut ezer erreklamatuko, eskertu egingo dizut”. Zeren eta nik asko maite nuen txiki hori. Nire bizitzako helburu bakarra zen, haur hori atzeman, haur hori babestu, eta ikasketetan lagundu. Begi erneak zituelako, eta mutikoa zelako. Aitak hala esaten zuen, eta amak ere bai. Denek esaten zuten hori, “mutikoa da, jainkoari eskerrak”. Bai, baina naufrage bat gertatu zitzaion. Ehun eta berrogeita hiru pertsona, eta bera, ehun eta berrogeita lau.
Baina hori Libian ez da ezer.