Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Kearen hondarrean dago amildegia

 

Har itzan hi haiz orain

nire gibelean korapilatzen diren

hontzuntza eta mihuren jabea

har ezan nire pasaportea

argazkia handitu dezaken nahi badun

baina hor ere begiak itxita azaltzen naun

hor ere ibaia uraren brigadek inguratua dager

har itzan kapelua jertse azulmarinoa

zein inperiok ez du borrokatu itsaso puska bategatik

har itzan zigarroak sekula ez diat bat erre

horien baitan egongo dun nire garuneko behelainoa

har ezan hau ere

ez dun hire zain txikitu ninan

telefono gorriskaren entzungailua

sagar izatea amesten zuen gerezia baizik

 

zein inperiok ez du borrokatu itsaso puska bategatik