Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Estazio berri bat eraiki dute gure gaztetasunaz

Tren guztiak gainezka datoz marruz eta zimelduz

lehen zen zoroetxearen oroigarriak dira

trenbideko harriak

arrotza zait andenetako usaina

psikiatrikoetako hortzadurez osatuak bideko marrazak

eromena baino amaigabeagoak diruditenak

gure bizitzak ez du bidaiarekin antzik batere

ez bada berunezko bagoietan

Maleta itoak saldoka agertzen dira ur azalera

gure heriotzak ez du bidaiarekin antzik batere

ez bada bidaiariak nahita ahaztu bide zorroetan

beste edozer esan nezaken zinez

zitroi kolorekoa ematen du hemendik arratsero itsasoak