Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Batzuetan badakit buruan liliak

haziko balitzaizkit bezala hitz egiten

entzun

nork deslotu dizkio demokraziari zapatak

horrela edonor eror daiteke muturrez aurrera

zigarroen keak gutxienez

hiru harlauza betetzen dituenetan

jakin bazenute gure garaian

hiltzea eguneroko ogia zenean

guk ez genuen ogirik jaten

mailuaz sartu iltzeak baitzekartzan

legamiak

labeetan amodioa egitea errazegia zen

sugandilentzat

orain ikatzak ere propaganda egiten du

aulki elektrikoetan

igerri genuen arratoiek tangoari ahapeka hautsa

esaten ziotela

zizpa baten keak harlauza bakarra

okupatzen du gehienez jakin bazenute gure garaian

hiltzea eguneroko ogia zenean

guk ez genuen ogirik jaten

 

findus zoriona deskonjelatu besterik ez

bi minutu eta berrogei segundutan

gauza bati asko hurbiltzen zaion hura da

gauza horretatik urrutien dagoena

nork deslotu dizkio demokraziari zapatak

batzuetan ahaztu egiten ditut ganbarako lorontzietan

hazten zaizkidan liliak

entzun

batzuetan ahaztu egiten ditut