Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Begira zertan bihurtu nauzuen

 

Inork ez daki norenak diren hitzaren lau ertzetara

irristatzen diren malkoak

belarrietako amaraun gogortuak garbitu dizkit

edozein esku harrapatuk

ahanzturaren begiradak itzaltzen ditu oraindik

agortzen doan gauak teilatu matxuratuetan

hareatzan biribildu da mendeku ttipi hori

gorrotoa iraunkorra omen delako mataderoetan

ahaztu al duzue zenbat odol tanta sartzen diren

litro betean

ahaztu al duzue nire eskutitza

oroitzen al duzue nik

katu bat izan nahi nuela

ordea itxuraz hitzak leizetik leizera dabiltza

ez naiz errusoz mintzo ulertu beharko nindukezue

txarrantxa metroka erosiz gero merkeagoa dela

besterik ez al duzue ikasi haragiaren klaustroetan

heriotzaren lugorria ona dela

zalantzan jartzen al duzue

buruz errezitatzen al dituzue kezko alfabetoak

ezpainek gaisotasunari entzun ziezaioketen

erantzun bakarra zein den gogoratzen al duzue gaur

zenbat bihotz sar daitezke zuen zapaten azpian

zenbat zapata zuen bihotzetan

zergatik zaunka egiten dute gau osoan

hilobietako zakilak miazkatzen dituzten zakurrek

ahaztu al duzue zenbat malko tanta sartzen diren

litro betean

zuen senean al zaudete bata zuriak jantzi ondorenetan

bertikalak al dira zuen alkandoretako marrak

barrendatu al duzue sekula balbearen milaka abantailez

bere begi bakarraren kolore aldakorraz

eskatuko zenieten noski barkamenik

orduz kanpo nahigabe akatu zenituzten emakumeei

entzuten al duzue zuen tinpano saretuetan

itotzen ari den haurraren birika hotsa

totelka egiten al du argindarrak zuen eskuetan

eraile eta ehorzle bihurtzear hatzak

eta garrantzitsuena

zer egiten duzue animalia hilen begiekin?

 

zdravitsa

errusoz mintzo naiz begiak erauziagatik