Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Ezpainetarako bidean II

 

Isiltasunak puztu zituen gure ametsak

izua goialdeko apaletako liburuetan baino

agertzen ez zen asmakeria

tirada murritzeko lehen edizio apala

Ke arrastorik uzten ez zuten lokomotora haiek

neurtu zuten etsipenaren luzera

dinamorik bortitzenek hesitu argia

Garai hartan oraindik

amodio gutunak bidaltzen genizkion elkarri

ke beilak malgutzen zuen gure etsipena

baina usoek zure eta nire kaleen izenak trukatu

eta arratsa zomorroz betetzen zen bitartean

norberak idatzitakoak bueltatzen zizkigun

garai batean postari izandako bele zaharrak