Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Ez zen hain zaila nire ametsetan

sufrimenduaren ezpainak musukatzea

zure begiak eta nire begiak

loturik zeuden pita soka batez

ametsek sarri zulatzen zituzten nire lokiak

elurra urrutiegi beti

eta 456 larrosak mesanotxean gorriak

alferrik apaintzen duzu ordea mesanotxea

lurpetik ateratzen dira latsez larrosak

eta lurpea hildakoen esparru ukiezina duzu

lorerik gabe lurperatu zituztenek indartsu oratzen diete

hildako aberatsek baztertutako larrosei

sahara gobi eta basamortu gehiago

ametsak amets direlako

eta ametsak mailu hotsek uxatzen dituzte

lokamutsak itzultzen dira zorroztera

lantzean behin errealitatearen ganibetak

baina ametsak ez

ametsak ez dira betetzen

hondar eskorga anitzez ez bada

ametsak ez dira sekula betetzen

hustu gehienera hegazti lumatuen ospelean

Anartean odola gorria da espaloietan

ametsetako larrosak bezala