Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Kezko seinaleak

 

Nondik ote dator aniztua kea?

Oherik ez dagoenetik sukaldeetako labeetan

egiten da hiri honetan amodioa

Leiho itxitik merkantziak sartuz behelainoarekin

zure ahotsa apartatu nuen kafea hoztu ez zedin

Gurpilak karkabaka trenetik

harrien baitatik ateratzen zen isiltasuna

egunak bere alanbikeak zabaldu ahala

Aurpegi errea zekarten goizeko lehen biztanleek

harlauza gainetan lerraturik

kexu ziren antzokiak bezain hutsik botilak

jendea presaka zebilen gauari norbaitek

semaforo guztiak ostu balizkio lez

Biharamuna maingu baten arrastoa zen

bizitza den espaloi elurrez ezkutatuan

 

Nondik ote dator aniztua kea?

Oherik ez dagoenetik sukaldeetako labeetan

egiten da hiri honetan amodioa