Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Geratuko dena

 

Hil dira nire hanka-besoak odola

haragia

ez baina negarrik egin maitea

hartu nire begiak eta islatu bertan

zure gorputz zalu biluzia

 

Hil dira nire begiak

ez baina negarrik egin maitea

hartu nire ezpainak eta ken iezaiezu hautsa

zure xera xaloez laztandu

igali desloratuen muina

 

Hil dira nire ezpainak

ez baina negarrik egin maitea

hartu nire arima eta ez utzi inolaz

haizeari barreiatzen zureak diren

nire pentsamenduak

 

Hil da nire arima ere

ez baina negarrik egin maitea

itsaskurkuluen bueltan olatuekin

hor geratzen da nire poesia

irakur ezazu eta alaitu ur berriz

desolamenduaren lats urria

hitz puskatuen orrazeaz

zure menats kordokatua haizatuz

 

Eta denboraren iraganbide dongeetan

laberinto ohietan pintzelaturiko hitzak

iraganaren keruak ehotzen dituenean

irribarre egin maitea

hil baita nire poesia