Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Ezpainetarako bidean I

 

Uso guztiak ez dira zuriak

grisera hiritartu dira zenbait

eta latoizko labana kamutsez

nekez hauts daiteke

isiltasunaren harizpia amodioaren

lur eremu hesitu gabekoetan

 

Zurikeriatan ote dabiltza usoak

grisaren errotarria ehotzen

Iturri ofizialek beren susmoa

beren kezka beren lo egin ezina adierazi dute

klarionazko zirkuluen barruan kokatu

hiriko kabina gorrien gainetan

heineken botila hutsak agertzen direla-ta