Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Haragia eta odola

 

Odola eta haragia

haragia eta odola

baizik ez gara

ezpara doinu inausia besterik ez gara

gertu hiltzera kondenatuak

leihoak margoturik daude gure hormetan

haragia eta odola baino ez gara eta

odolaren oihartzuna ez da sekula izan elurrarena

Marruan bermaturik dagoen bizikletan

egin nahi genuke ihes

baina bizikletak ere margoturik daude hormetan

odola eta haragia baino ez gara baina

belar bildua bezain eskas den odolbilduaren

hotsari ezin behatuz

besterik sinetsi nahi genuke

amodioa merkezurrean eskaini

zizelkatu poemok herio haragitsuaren ezpainetan

behiala geure izan zen odolaz nahi genuke

ordea launakako diagonalki erdibituz

daude margotuak emakumeak eta poemak gure hormetan

 

Odola eta haragia

eta eskubete hazi agian

koxkor daitezen apurka-apurka basamortu berriak