Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Isiltasunaren bastidoreetan

 

Igitaiak ezpain-txunku margotuetan

Gaur ez dago inor isiltasunaren bastidoreetan

eta ate eroriek ukatzen dituzte etxekalteetako begiak

Gaur ezeztapen bat da etorkizuna

kafearen kondarra hondoan zuen kikera

ez da zainetan odol gehiegi zuelako lehertu

gaur inor ez da ausartzen zifra bat botatzera

Ez dago zehatz jakiterik goizeko zenbaketara arte

Iturri ofizialetatik gerezi ura baino ez dator

dena joango ote da erretena legez gaur

ez ote dira klandestinoak suaren etenak?

Beha daude teilaturik gabeko leihotik

torax geletako kaioletatik

Ez dago zehatz jakiterik goizeko zenbaketara arte

Auskalo zenbat aingeru

gillotinatu dituzten bart

 

Sotanadun nimiñoak bailiran ubidean

ihesi doazen iñurri mehatxatuek ez dute ulertzen

sufragio unibertsalaz

Ez ez da kea ibaiak dakarren hura

Gaur umeak dabiltza hildakoen zapatei lokarriak kentzen

Zerua gorri dago infernuz tiñaturik