Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

No vacancies left

 

Diote zeruko hostal izarrik bakoan no vacancies left

dioen karteltxo bat zintzilikatu dutela

jada mila eta seirehun errugabeko ilara dagoela

aingeruen hego berziklaezinek hautsa biltzen dutela

diote ingelesezko hitzak ere bortxaz hustutako

gau klubak direla oraindik

eta heriotzak beste zapore bat hartu duela

gereziena diote

miles davis dagoela infernuan I thought about you

bere tronpetak galdara batean duela

erresonantzia kaxa eta baita ere diote

infernuaren sarreran irribarre egiten jarri

dituztela kale samurretako emakumeak

strawberry films eta wild cherry diote

gonbidatuei bonbila bakarreko gelak erakutsi

eta bonbila adina musu emanez hartzekodun berriei