Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Ez dira sekula betetzen

 

Nik ere amestu nuen

suizidentzako eraiki ez ziren zubiekin

bentzolaren hodietan itotako 123 hasperenekin

ispiluetan islatzen ez ziren inausketa elurtuekin

hondar aldiko buru makurtuekin bizitzen ikasi nuen

ametsek sarri zulatzen zituzten nire lokiak

egunsentia botila berde baten muturrean

erauzitako sustraiak nire ametsetan ez ziren gurutzeak

egiteko erabiltzen

beti urrutiegira doazen belauntzien mastak

finkatzeko baino 876

zuhaitzak itsasoetan eta biriketan eroriz

nire ametsetan jende tustoak ez zekien

noren omenez entzuten ziren ezkilak

nire ametsetan etsipenak ez zuen bigarren pisurik

eta ez ziren bihotzetako paretak

poliki-poliki pitzatzen ari zitzaizkigunak

ametsek sarri zulatzen zituzten nire lokiak

baina ametsak ez dira betetzen

hondar eskorga anitzez ez bada

nire ametsetan ez zegoen barrearen urtera heltzeko

falta diren begi eroriak zenbatzen zituen erlojurik

izotza zen irribarreen ]urperatzailea

nire ametsetan teilatuetan etesurez

maitasuna ez zen adibidez

leihotik beha zegoen alarguna

ez zegoen nire ametsetan 146

tuneletan ezkutuan negar egitera ekandu zenik

ilargia ez zen laino bat gehiago lainoen artean

eta larrosa gorriak ageri ziren

baina ametsak ez dira betetzen

hondar eskorga anitzez ez bada

hemendik iparrorratz askotara

ospatzen omen du gaur meza bat bizitzak

bere bazkide ohiak omenduz