Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

HITZEN GOGOA

 

 

Behar dut zarata

aldiro-aldiro

mihia atera eta

airea miaztu

nekez dezaket

nondik urrundu

ez badut gero

barrura biltzeko

trikutzeko

eta amore ematen dut

igurtzia bilatu

lokatza aukeratu

eta ezin jakin

zerk ematen dion

zentzua zeri

zein den benetan

hainbeste

hitzen gogoa

dena gertatu bitartean

eskuak kaierak hormak

oharrez betetzen

segitzearena.