Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

FROGAK

 

 

Maite ditut dena berdin ez dela

frogatzen duten pertsonak

 

ni etxe hartan jaio nintzen

hemen lehen ibai bat zegoen

 

zura, argazkiak, orriak,

azalak, apalategiak

 

urtero berri den berdea

itsasoa den ate irekia

 

maite ditut oroitzen direnak

inorenak ez diren bihotz denenak

 

hemen egon ziren

hemen egongo dira

eta bitartean gaudenak.