Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

EGUN BAT EDOZEIN

 

 

Motel doa eguna

geratzeko asti eta guzti

 

leiho bat aldamenean

eta euria arrastan

nola datorren beha

geratzeko asti eta guzti

 

motel doa eguna

eta ohartarazi dit

logela hau

zazpigarrena dudala

 

hemen entzuten ditudala gaur

egunaren hortzak labaintzen

 

mugimendu ezdeus oro

lo-leku berrietarako bidea

zabaltzen

motel.