Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

ATZO URTEBETE

 

 

Atzo urtebete da hil zinela

esan diot lagunari

gaizki egin dut lo, edo ondo

esaten diodan antzera.

 

Larunbatean izango da urtemeza

eta baserrian bilduko gara

maite zenuen mahai bueltan

hil aurreko iluntzean

inguratu zintugun eran.

 

Han egongo da logela

pasilloaren azkenean

eta han amama

zu hil zinen ohean

zahar eta makal.

 

Zurea izan nuen

agurraren lehen lezioa

eta hala ere badakit

ezin izan zuela ederragoa izan

 

asteburua heriotzari gorde genion

zure eskuak ogia bezala harrotu ziren

udazkena zen, urria

epela eta isila zen denbora.

 

Atzo urtebete da hil zinela

eta sentimendu ez hau da

senti dezakedan gehiena.