Aurkibidea
ITXIALDIA
Orduak igarotzen dira
eta haiekin egunak
bata bestearen atzetik
bele beltzak etxe paretik nola
errenkadan
eta han
ikustera heltzen ez naizen lekuan
desegiten dira
xaboi anpulu bat bezala
eta nigan pila egiten dute
astirik eman gabe
pentsatzeko
ezer aldatu duten pasaeran
edo betiko desordu bera den
zer izango den honetaz bihar.