Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

LIMOIZKO IZOZKIA

 

 

Plazer txikiez

hitz egiten jardun duzu gaur

 

urrun heltzeaz

inora mugitu gabe

 

—igande bazkaloste argitsuan

gorputzak sofari amore emanda—

 

asko behar ez izateak

errazten duela zoriona, diozu

 

—eta ze iluna hori ere—

 

baina autobusera lagundu

eta nora joanik gabe

bueltan noan honetan

 

—zure hitz handiekiko

burlaizezko irribarrez—

 

arrazoia itzultzen dizut

 

—limoizko izozki hau

miazkatzen noala—.