Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

OPORRAK

 

 

Hamabost egun ziren beti

abuztuko lehenak

autoz ez oso urruti kilometrotan

baina bai aski ezberdin etxetik.

 

Egun berdintsu horietako batean

—eguerdia zela uste dut—

ohikoan baino auto ilara luzeagoa

topatu genuen hondartzatik bueltan

 

lehergailu bat aurkitu zuten

palmeren pasealekuan

 

—ez dakit lehertu aurretik ala ondoren—.

 

Banderez betetako zutoin altuak

zeuden lekuan izan zen

guk ikurrina bilatzen genuen hartan

Europakoaren izarrak

kontatzen genituen tokian.

 

Beste urte bateko antzeko egun batean

—ordukoa arratsaldea zela badakit—

pipa janean geunden plazan, bi neska

nongoak ginen galdezka hurbildu zirenean

 

esan genienean esan ziguten

 

ba gure aita guardia zibila da.