Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

MINTZ BAT ZEHARKATZEN

 

 

Egunsenti hautsi bat

sentitu dut ernatzen nigan.

Sandro Penna

 

 

Ni jaioz nindoan

zuek hilez

 

mintz bat zeharkatzen

ariko bagina bezala zen

 

—hor egon nahi nuen—

 

argi berri bat ekarri zidan

zuen heriotza bakoitzak

 

lastargiak biderako

 

—hor egon nahi nuen—.