Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

N1-EAN

 

 

Koadro kostunbristenean joan nintekeen

orain hain berde dagoela dena

aurrera egiten garrasi egiten

ez banindoan zehazki

kantu honen burbuilan

ehun eta hogeita bat kilometroko abiadan

lurraldea —eta harekin ni—

zeharkatzen duen zain porlanezkoan

hor dator argia eta hor itzala:

irudimenaren gainazal labainkorra

non katuka nabilen

paisaia berrietarako ur bila.