Aurkibidea
HEGOAK
Beste igande bat gaur
zure ondora natorren gehienetan nola.
Seiak dira, gaua da.
Telebistaren aurrean
barruan ere erdi ilunpetan gaude,
alboz alboko butaka banatan.
Zeharka begira,
aurreko igandean utzitako lekuan dirudizu:
jertse polar gorria goraino igota, eskuak
manta gainean eta manta toles berberekin.
Ez gaude bakarrik
—sukaldeko argi urdinxkak diosku—
baina egongo bagina bezala da.
Orduan esan duzu:
Hegorik ez dugulako, bestela…
—arratoiak korrika bi solairuen artean—.
Esatear egon naiz
zurea ez dela bizirik egoteko modua.
Baina isilik eutsi diot. Keinu txiki bat
egin didazun arte, esanez bezala,
ikusiko duzu, ume, ikusiko duzu…