Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

PLAZA

 

 

San Juan biharamuna da Gracia auzoan

eta hemen nago, denbora egiten

—nork esango zuen, denbora egiten—.

 

Atzo festa zenaren arrastoak daude atarietan

eta beroegi dago goizeko zortziak izateko.

Motxila astun bat soinean, erakusleihoak

bakarrik bidaiatzearen poza itzultzen dit.

 

Galduta nabil eta horri eskerrak hemen

 

non jendea kioskora albiste bila doan,

bi maitale edadetu gosaltzera eseri diren,

gazte bat ortozik lotan dagoen.

 

Argazki bat egin dut eta lagun bati bidali:

Egunen batean hemen biziko gara

—komeni da leku bat ametsentzat—

 

hemen, non eguzkiak errukigabe jotzen duen,

kale garbitzailea bisera azpian txistuka datorren,

emakume heldu bat, erosketa karroari tiraka, badoan.