Aurkibidea
GU GABE ERE
Udako gau baten epeltasunak
bildu du dena. Leihoa zabalik
birritan jaiki zara lpa aldatzera.
Hitz eta jolas iraun dugu
eta orduan ohartu naiz
gu gabe ere gure gorputzek
badutela elkarren berri.
Izerdi eta irri jario ezti bat
eta batez ere baimenik eza.
Aspaldiko ederrena izan da
inoizko biluzien bageunde bezala.
Belar apur bat, txokolate beltza
eta alde egin dut ahalik eta apalen
begiak suge gorri azala heze
gorputz bakarrean sartzen ez eta
partekatzean zertzen den libertatez.