Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

ZIMURRAK

 

 

Sakonean dagoen lurra

zehatz ezagutuko banu bezala

argazkietan geratu diren

keinuak behatzen ditut

lagunekin eguzkitan

igarotako egunaren ostean

elkarrizketa zatiak berrosatu

aurpegia hurbildu

zimur berriak miatu

uhinak geldi-egonean

baina beti bada zerbait

atzemanezina

irudira lehen eta orain

hitzetara itzuli ezin dena

badiren bezala esatera

ausartzen ez garenak

eta ez nuen uste hainbeste

zain zezakeenik horrek

hemen garen hau guztia.